Gero eta hurbilago dago berriz elkartuko gaituen hausnarketa eta festa eguna, Putzuzulo gaztetxea Euskal Herriko damak jasotzeko lanetan ari da jada. Patriarkatuaren garretatik askatuko gaituen edabea ia prest dago, soilik zure/gure ideiak falta dira lapikoan. Gure burutxoetan ditugun gogo eta asmoak martxoaren 19an ere hitz eta praktika bihurtuko ditugu. Lapikoak eztanda egingo du beste behin eta gure herrietatik datorren olatua uholde bilakatuko dugu guztion bulkadaz.
Ez zarela honetaz pentsatzen hasi oraindik? Lasai. Gutaz, neska gazteotaz eztabaidatuko baitugu; ez zaizu arrotza egingo kalaka. Motorrak berotzen joan zaitezen, herrietan banatuko ditugun eskuorrietan datozen itaunen inguruan hausnartu dezakezu.
Ze haizan, inoiz pentsatu ahal dun neska eta gazte haizen? Zergatik? Zein den hire eta gure errealitatea? Zerk batzen gaitin? Zertaz hagoen nazkatuta? Zer apurtuko huen? Eta zer sortu? Elkartuko al gaitun?
Hemendik zure inguru hurbilean galdera horietaz eta zuek mahaigaineratzen dituzuen beste hainbestetaz pentsatzerako gonbidapena luzatzen dizugu.
Uholdea indartzen duen olatu morea gugandik sortzen da eta horregatik da garrantzitsua Putzuzulo gaztetxean ospatuko dugun hausnarketa-festa eguneko deia lau haizetara zabaltzea. Nahi adina zabaltzeko zure eskura daude kartela, eskuorria (A eta B aldeak) eta bannerra!








2 feminista:
Jodeeeeeeeeeeeeee!!Eta ni ezin jun 19an!!K rabia!!!!!!!
Jarduera o festa o delako gehiago egongo dira,ezta??Hurrengoan ez dut galdukoooooooooo!!
P.D. Ezin izan dut dokumenturik ikusi....ziberanalfabeta al naiz???
Besarkada feministak!!!!
Txurrus! Pena da ezin etorri ahal izatea... Hala ere, lasai, aurrerantzean izango dira eta jarduera, festa, topaketa eta dena delako gehaigo, gazteonak ez badira beste batzuenak. Ya tu sabes, festa ta kalaka ez dela falta gure inguruan!
Arrazoia zenuen gainera, domkumentuekin arazotxo bat izan dugu baina ya konpondu delakoan gaude.
Ongi izan eta milaka musu more!
Publicar un comentario en la entrada