2010/05/09

150 lagun kuleroak buruan eta Hernaniko kaleak morez margotzen

Espero bezala Hernani aldarrikapenez bete zen: Kuleroak burura eta salto mundura!



150 lagun garrasika, korrika eta feminismoaz gozatzen, EH osoak aditu zituen Hernani aldetik botatako oihuak. Bukatzeko,ekitaldi mundiala(Zorionak neskak kristona izan zen!). Oholtzara igo eta bat egin genuen: bertsoak, abestiak, dantza, aldarrikapenak, kritikak, irriak eta hiru egunetan zehar bizitako emozio guztien eztanda!


 Noski, ez ziren faltatu sistemaren kontrako harrikadak, indar metaketa izan zen, lurrikara izugarria.
 
Ekitaldi ostean parrandatxoaren unea heldu zen. Hanka hutsik, Furia eta Omega raperoak eta DJ corta y pega. Ais...gaur ere batzuk ahotsik gabe zeuden, kuleroak buruan izanda hartutako tragoaen ondorioz...giro itzela!

Gaur goizean, lo gutxi eginda ere, sorkuntza feministari buruzko hitzaldian hor egon gara gazte feministak, artean emakumeek izan duten presentzia aztertuz eta arma garrantzitsu hau beldurrik gabe geureganatzeko nahiarekin ( atera ditzagun gure barneko artistak!)

Eta orain? Bazkariaren ordua heldu daaaaaaaa!!
mmmmmmmmmm......!
Goazen bertsoak aditzera, harremanatzera, elkartzera eta nola ez, plater goxoak dastatzera.
Hau oraindik ez da bukatu!

Ongi bazkaldu ostean izango duzue gure berri, on egin neskak!